ARTI proiektua: ikasteko artea
Zergatik
artea gureTrueba Ikastetxean
Historian zehar artea
eta giza-garapena paraleloan joan dira. Lehenengo urteetatik jolasten, abesten,
dantzatzen, marrazten edo margotzen dute haurrek naturaltasun osoz. Jarduera
horiek ezinbestekoak dira beren garapen sentsorialerako, motorrerako,
kognitiborako eta emozionalerako. Horien bidez ikasten dute eta munduarekin
erlazionatzen dira.
Azterketa zientifiko
ugariren arabera, emozioa dagoenean baino ez du ikasten garunak eta artea
horretarako bide garrantzitsua da. Hori dela eta,Trueba IkastetxeanARTI
proiektuadiseinatu dugu, ikasle guztiak hazten ari diren hazi izan
daitezen, hasi haur-hezkuntzako lehenengo mailetatik (1-2 urte) eta
Batxilergoko bigarren mailara arte (17-18 urte), eta beren sormena sustatzeko
jarduerak egin ditzaten ikasgai guztietan eta hezkuntzako etapa bakoitzera
egokituta.
Zer da
eta zer nahi du ARTI proiektuak
2017/18 ikasturte
honetan gure ikasleak proiektu global bat egiten ari dira,ARTI, ARTXANDAKO
TRUEBA ART IKASTETXEA, eta bere xedea daeduki
historikoak, hizkuntzakoak, matematikoak eta zientifikoak artearen bidez
ikastea; aldi berean, trebeziak garatu nahi dira, esaterako, pentsamendu
kritikoa eta elkarlana.
Pentsamendukritikoaren
kulturasortzea daARTI proiektuaren beste xedeetako bat,
behaketaren,
hausnarketaren eta ideien trukaketaren bidez.Hiru elementu horiek funtsezkoak izan
dira pertsonen garapenerako. Gaur egun, Finlandia hezkuntza arloan punta-puntan
dagoen herrialdea da eta bertako ikastetxeetan artearen aldeko apustua egin
dute, sormena eta taldeko lana garatzeko, eta ezinbestekoak dira bi alderdi
horiek datorkigun 4.0 gizarterako.
Trueba ikastetxea. Zure
tokia hemen duzu