Azken Albisteak

GU BAI ESKULTORE HANDIAK ! (ALEXANDER CALDER- INSPIRED SCULPTURES)

ARTI Proiektu barruan, hiru urteko “Little artistak” Alexander Calderren obran murgildu gara. Oso artista aproposa iruditu zaigu gure txikiak artearen munduan lehenengo pausuak emateko.

Calderren lan famatuenak eskultura mugikorrak dira.

Hainbat obra ikusi eta aztertu ondoren, gure umeen gustokoena den “FISH” izeneko eskulturaren erreplika egitea erabaki dugu.

Calderren obran inspiratutako “mugikorrak” ere egin ditugu.

Gure “ARTXANDAKO TRUEBANHEIM MUSEOA”n egingo den erakusketan ikusteko aukera izango duzue.

Bitartean, hurrengo bideo eta argazkietan gure arte-lanen “making of”-a ikus ditzakezue.