Azken Albisteak

JANTZIA “Trueba Fashion Week”

“Trueba Fashion Week” proiektuarekin jarraitzeko jantzi bat diseinatu behar izan zuten 2.mailako ikasleek taldeka erakusteko.

Lehenengo, jantzien bozetoak marraztu zituzten. Ondoren, taldeka bat aukeratu eta modelo bat izendatu zuten. Gero, jantziaren elaborazio fitxa bat egin zuten eta modeloaren neurriak hartu zituzten.

Hau guztia egin ondoren, materialak hartu eta jantzia egiten hasi ziren. Hau izan zen gehien gustatu zitzaiena dudarik gabe!