Azken Albisteak

Trueba Fashion Week Kamiseta Diseinatzeko Tailerra

“Trueba Fashion Week” proiektuari tailer batekin hasiera eman genion. Horretarako Anabel, “Anabel Lee” markaren diseinatzailea, gurera etorri zen paperezko kamisetak umeei diseinatzen erakusteko.

Ikasleek, paper marroia erabiliz kamisetaren patroia egin zuten eta ondoren, talde bakoitzari gai ezberdin bat emanik, kamisetaren diseinua egin behar izan zuten.

Asko gustatu zitzaien, goiz polita pasatu zuten eta kamiseten emaitzak zoragarriak izan ziren.

Gainera, pasabidea apaintzeko horma irudi handi bat margotu zuten “Trueba Fashion Week” leloarekin.